lunes, 26 de abril de 2010


ESKOLA 2.0 Proeiktua
Euskadiko lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek Eskola 2.0 proiektuan sartuko dira. Bildaliko diren ordenagailu kopurua 19.000 izango da behar guztiei erantzuteko asmoz. Ikastetxe publikotako 542 gela ezberdinetan kokatutako ikasleek erabili ahalko dituzte eta ikastetxe kontzertatuetan aldiz 490 izango dira. klase bakoitzak ere arbel digital bat izango duelarik.


Iruzkina

Proiektu berri honi ilusio handiz ekingo diote hainbat Ikastetxeek. Egia da aldiz proeiktu hau egoki atera ahal izateko ezinbestekoa dela denen artean eskuhartze handiago bat izatea. Irakasle askok beldur handia diote teknologia berri hauei inoiz erabili ez dituztelako, hala ere, ezinbesteko aurrerapena irudizten zaigu gure ikasleen formakuntza egoki batetarako.
Momentuz hainbat ordenagailu ekarri dituzte ikastetxe ezberdinetara baina kaxan sarturik dihardute hainbat tokietan. Hauek ez ateratzearen zergaitiak ugariak dira, hainbat zuzendarik arrazoi ezberdinak eman nahi izan dituzte ordenagailuak kaxatik ez ateratzeko, besteak beste, etorkizunean osasunean zer eragin izan ditzaketen hauen erabilpenarekin zihurtasunik ez dagoelako. Azken finean beldurra da nagusi. Hala ere ezinbestekoa da honi aurre egin eta beldur hauek kentzea gure gizartean aurrera egin nahi badugu.
Proeiktu berri honen politikoek irudi ezberdinak aurkeztu dizkigute, honen onurak defendituaz baina errealitatea guztiz ezberdina da. Ordenagailuak ez daude erabiltzen Ikastetxe guztietan erabili beharko liratekeen bezala.





blogga klasean

Maila: haur hezkuntza
Materia: Denak
Irakasleak: José Carlos Román García
CEIP Miguel Hernández
Brenes, Sevilla




Descripción de la buena prácTICa

Todos sabemos que los blogs o bitácoras son el fenómeno de mayor actualidad en la Red en los últimos tiempos y están consiguiendo que los contenidos estén a disposición de cualquier internauta... ¿por qué no utilizarlos entonces también en nuestra labor educativa para informar, aprender, compartir y debatir sobre las cosas que nos gustan e interesan?

Las metodologías de aula actualmente están enfocadas hacia las metodologías comunicativas, cooperativas y constructivistas y las Nuevas Tecnologías están facilitando mucho este enfoque de trabajo, en especial los blogs de aula.

http://recursostic.educacion.es/blogs/heda/index.php/2010/04/25/title-9



Aukeraketaren zergatia
Oso interesgarri eta erabilgarria iruditu zaigu Sevillako irakasle honek proposatzen duena. Ikasleek, irakasleek eta familiek teknologia berriei nolabaiteko erabilgarritasuna aurkitzen laguntzen die. Eta zaiakeren eta lanaren bidez, ondorio posible eta positibiak lor daitezkela demostratzen digu.
Iruzkina
Arikulu honetan eskola batean martxan jarri den proiektu bat aurkezten digute; "gelako blogga" deritzote. Honi esker, umeek irakurmena eta idazmena lantzen dute modu funtzional batean, lan egiteko mondu konstruktibista baten bidez ( umeak berak dira sarrerak sortzen dituztenak irakaslearen laguntzarekin ).
Metodo honen bidez, umeek esperientzien bidez ikasten dute. Gainera, bloggaren funtzionamendua kontuan izanda, klasetik eta eskolatik kanpoko ikasleen eta pertsona ezberdinen iritziak eta komentarioak motibagarri gertatuko zaizkie.
Blogg honetan aurki ditzagegunaren artean: umeek klasean eta klasetik kanpo egin dituzten ekintza garrantzitsuenak; klaseko lanaren osagai diren ariketak; eta ikasleen familiei zuzendutako gunea ere aurki dezakegu.

IRUDIA















Aukeraketaren zergatia:
Irudi adierazgarria iruditu zaigu, izan ere teknologia eta pertsonen arteko erlazio garbia ikusten da. Gaur egun, erlazio hau "eskola 2.0" proiektuarekin bideratu nahi da, nahiz eta oraindikan ibilbide luzea egin behar den.
Iruzkina:
Egun Euskal Herriko eskoletan 2.0 proiektu aurrera eraman nahi da. Ordenagailuak ekarri dituzte baina oraindik hainbat tokitan ez dira erabiltzen. Hau aurrera ez egitearen arrazoi batzuk, adibidez, irakasleen prestakuntza falta da, beste aldetik ere, haurren arteko maila ezberdinak. Arazoa da irakasleak ez dakiela arlo ezberdinak proiektu honen bidez nola bideratu.
Honen aurrean badira arazo eta zalantza izugarriak: ordenagailu bat apurtzen dela imaginatuz, nork egingo da horren arduradun? Haurrak, nahiko arduradun izango dira?
Dena den, badira honen kontra dauden pertsonak ere. Izan ere, Valentziako komunitatean ez dira proiektu horretan sartu. Honen arrazoia miopia sortzen denaren argibidea emanez. Horretarako ikerketa ezberdinak egin dituzte, baina gure duda da, honek ez ote dion erantzuten interes politikoei.

jueves, 22 de abril de 2010

2. EKARPENA: teknologia berriak ikastetxetan

Aukeraketaren zergatia: Artikulu honek gaur egungo eskoletan dagoen teknologia berriekiko arazo nagusia azaltzen du: zergatik Teknologia Berriak ikastetxeetan?
Teknologia Berriak eskoletan beteko duten paperari buruzko hainbat iritzi daude; beraz, hezkuntza eremuan hain garrantzitsua den gaia izanda, gure bloggan aurkezteko artikulu interesgarria dela uste dugu.



Iruzkina: Artikulu hau 2002ko urtarrilan argitaratua da, eta urteak pasa arren,gaur egungo egoera oso antzekoa dela esan beharra dago. Askoz baliabide gehiago ditugu, baina ez dakizkigu ondo erabiltzen, edo sail egiten zaigu manipulatzea ez baitaukagu gai honekiko esperientzia gehiegi. Beraz, eskoletan zabaldu egin dena Teknoligia Berriekiko fobia moduko bat izan da; irakasleek beharrezkoa dute beraientzat berriak diren kontzeptu asko kontrolatzea eta irakastea, oso deserosoa da haientzat menperatzen ez dituzten teknika eta tramankulu guztiz berriak erabiltzen behartzea. Beraz, gure ikasleen ikaskuntzarekin gertatzen den moduan, hobe da oinarrizko kontzeptuak, gutxi izan arren, ordenatu eta garbi barneratuak izatea, gehiegizko informazioa jasotzea baino.


LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua Ekarpena
Teknologia berriak: Teknologia berriak hezkuntzan

Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi•

lunes, 19 de abril de 2010

1. EKARPENA: ikt-ak hezkuntzan

Aukeraketaren zergatia:

Irakasleak izango garen einean oso interesgarria iruditzen zaigu gizartean eta orokorrean hezkuntzan dauden teknologia berriaren inguruan informazioa biltzea. Egun, gero eta garrantzia gehiago eman behar diogu gai honi eta beraz power point hau bilatu dugu gure interesa eta jakinmina asetzeko. Oso interesgarria iruditu zaigu ikasleei eskeini diezaiokegun material ezberdiak ezagutzea beren motibazioa piztu ahal izateko, eta gure ustez power-point honek oso ongi azaltzen ditu dauden aukera ezberdinak.

Iruzkina:

Eskolak gero eta garrantzi gehiago eman behar dio teknologia berriei,izan ere, gaur egungo gizarteak gero eta murgilduagoa dago gai hauetan. Beraz, eskola ere egoera honi egokitu behar da, eta noski, horretarako, irakasleak ere prestatuak egon behar dira.
Power-point honek hezkuntzan erabili dezkegun baliabide teknologikoei buruzko informazioa ematen digun einean, etorkizunean irakasle izango garelakoan, oso baliagarri suertatuko zaigula uste dugu. Era argi eta eskematiko batean eskeintzen digu informazioa eta hasierako hurbilpen bat egiteko oso aproposa iruditzen zaigu, noski, oinarrizko ezagutza moduan. Hala ere, arlo hauetan sakontzeko eta ikasleei hezkuntza duina eman ahal izateko, gure prestaketari lehentasuna eskaini beharko diogu.

View more presentations from guest4bf4900.