lunes, 19 de abril de 2010

1. EKARPENA: ikt-ak hezkuntzan

Aukeraketaren zergatia:

Irakasleak izango garen einean oso interesgarria iruditzen zaigu gizartean eta orokorrean hezkuntzan dauden teknologia berriaren inguruan informazioa biltzea. Egun, gero eta garrantzia gehiago eman behar diogu gai honi eta beraz power point hau bilatu dugu gure interesa eta jakinmina asetzeko. Oso interesgarria iruditu zaigu ikasleei eskeini diezaiokegun material ezberdiak ezagutzea beren motibazioa piztu ahal izateko, eta gure ustez power-point honek oso ongi azaltzen ditu dauden aukera ezberdinak.

Iruzkina:

Eskolak gero eta garrantzi gehiago eman behar dio teknologia berriei,izan ere, gaur egungo gizarteak gero eta murgilduagoa dago gai hauetan. Beraz, eskola ere egoera honi egokitu behar da, eta noski, horretarako, irakasleak ere prestatuak egon behar dira.
Power-point honek hezkuntzan erabili dezkegun baliabide teknologikoei buruzko informazioa ematen digun einean, etorkizunean irakasle izango garelakoan, oso baliagarri suertatuko zaigula uste dugu. Era argi eta eskematiko batean eskeintzen digu informazioa eta hasierako hurbilpen bat egiteko oso aproposa iruditzen zaigu, noski, oinarrizko ezagutza moduan. Hala ere, arlo hauetan sakontzeko eta ikasleei hezkuntza duina eman ahal izateko, gure prestaketari lehentasuna eskaini beharko diogu.

View more presentations from guest4bf4900.

1 comentario: