lunes, 21 de junio de 2010

BLOGGER

HELBURU HEZITZAILEAK
• Ikasleak autonomoak sortu
• Ikasle kritikoak bihurtu
• Ezagupenaren berreraikuntza bultzatu
• Funtzio konpensatzailearen garapena
• Ezagupen eta esperientziaren berreraikuntza
• Parte hartze aktiboa
• Helduarorako prestakuntza
• Lan mundura sartzeko prestakuntza
• Bizitza publikoan esku-hartzeko hiritarraren formazioa
• Gai berriekiko interesa piztea
• Ikaskuntza autonomoa sustatu

LANDUTAKO GAITASUNAK
Pertsonek, norberaren errealizazioa eta garapena lortzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko gaitasun hauek landu behar dituzte:
• Ezagutzen ikastea
• Egiten ikastea
• Elkarrekin bizitzen ikastea
• Izaten ikastea

NORI ZUZENDUA
Lehenengo eta behin, esan beharra dago blog-aren erabilera klasera enfokatu behar dugunez, “klaseko blog” bati buruzko azalpenak egingo ditugula. Beraz, gure klaseko blog honek edozein blog bezala, interesatuta dagoen edonor irakur dezake, baina zehazki, eskolako umeei, irakasleei eta gurasoei zuzenduta dago. Bertan, eskoletan egiten dutena aipatuko da, eta ekintza garrantzitsuenak azaldu egingo dira.

ABANTAILAK
Proiektu honek ikasleen ikaskuntza prozesuan ezinbestekoak diren gaitasun asko lantzeko aukera eskaintzen digu. Alde batetik, idaztea eta irakurtzea bezain oinarrizkoak diren ekintzak burutu ditzakegu. Eta hortik aurrera, ikasleen kontrola arlo honetan aurrera joan ahala, beraien interesekoak diten gaiak eta gehigarriak aurkeztu ditzakete blogan. Baliabide hau ez da izango klasean erabiliko den bakarra, ikasgaiaren, momentuaren eta ikasleen erantzunaren arabera bere erabileraren helburu zehatzak eta zein maiztasunarekin erabiliko den zehaztuko dira.

TUTORIALA

No hay comentarios:

Publicar un comentario