SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
1. unitatea. Unibertsoa eta Eguzki SistemaIkasturtea
2009/2010 urtean lan egin den Unitate Didaktikoa da. Konkretuki Unibertsoa eta Eguzki sistemaren inguruan egingo dena.
Ikasleen ezaugarriak
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendua dago. Ikasle hauek, Niño Jesus ikastetxean dabiltza ikasketak burutzen. Klaseko ikasle guztiak Arabako inguruetan jaio dira, ez dago inongo atzerritarrik, beraz, ez da inolako integrazio arazorik suertatu. Printzipioz aurten berria etorri den ikasle bat dago vaina ez dauka inolako arazorik ikaskideen artean, ongi hartu dute beraien artean. Guztien artean osatzen duten kopurua 25ekoa da, 15 neska eta 10 mutil. Klase langilea da eta beraien parte hartzea ikasgaia guztietan oso handia da.
Kurrikulumean duen kokapena
Naturako irakasgaiaren barnean kokatuko genuke eta 1. ebaluazioa landuko genuke lehen gaia bezala.
Landutako gaitasunak
Mundu fisikoaren ezagutzarako eta harekiko elkarrekintzarako gaitasuna.
Bi konstelazio nabarmeni behatzeko ariketa proposatzen da: Hartz Nagusiari eta Hartz Txikiari.
Ilargiko kraterren jatorriari buruzko interpretazio zientifikoa eskatzen da.
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Zientziaren eta hizkuntza-komunikazioaren artean behar den harremanari buruzko adibideak dira. Garrantzitsua da ikasleek atal honetako hizkuntza maneiatzen jakitea.
Matematika-gaitasuna.
Tamainak eta distantziak. Modu honetan, matematika-trebezien erabilera nabarmentzen du natura ulertu eta interpretatzeko.
Gaitasun digitala eta informazioaren trataerarakoa.
Interneteko helbideetara jo, ikasleek informazioa bilatzeko gaitasunak gara ditzaten. Helbide guzti hauek irakasleak zabalduko ditugu ikasleen artean.
Gizarte- eta hiritar-gaitasuna.
Gu egiazki pertsona egiten gaituzten giza ezaugarrien gainean eztabaidak.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Ikasleek nahi bezalako ametsak eta interes pertsonalak adieraz ditzaten lanak proposatuko ditugu.
Ikasleen partaidetza
Partaidetza aktiboa da eskatuko zaiena eta gehien baloratuko dena. Horretarako eskola 2.0 proiektuaren bitartez landuko dugu irakasgaia.
Irakaslearen papera
Guztiz aktiboa izan behar du eta ikasle-irakasle erlazioa zuzen izan behar du. Laguntza eskaini eta gidatu . Sekuentzia hau egiteko aldez aurretiko ezagupen informatikoak izan behar ditu irakasleak eta neurri batetan ere ikasleak.
Ebaluazio irizpideak
a) Unibertsoko osagai nagusiak zein diren identifikatu eta zehaztea, haien ezaugarriak deskribatzea eta Unibertsoa nola sortu zen azaltzea. (1. helburua)
b) Unibertsoko distantziak zehazteko, neurketa-unitate bereziak zergatik erabili behar ditugun adieraztea, unitate horiek zein diren eta zeren baliokide diren azaltzea. (2. helburua)
c) Unibertsoko distantziei buruzko problema xumeak ebaztea. (2. helburua)
d) Unibertsoko osagaien tamaina erlatiboak hautemateko kalkuluak egitea. (5. helburua)
e) Eguzki Sistema deskribatzea, eskema bat egin eta Unibertsoan kokatzea, Unibertsoaren osagaiak identifikatu eta bakoitzaren ezaugarriak azaltzea. (4. helburua)
f) Ezagutza astronomikoari buruzko teoria zientifikoak justifikatzen dituzten argudioak eta teorien bilakaera historikoa azaltzea. (geozentrismoa vs. heliozentrismoa). (6. helburua)
g) Zeruko mapa nola erabili ikastea, konstelazio garrantzitsuenetako batzuk kokatzeko, eta Unibertsoan ikusgai dauden objektu edo astro batzuk begi hutsez aipatzea eta haiek nola ezagut ditzakegun jakitea. (4. helburua)
NONDIK HASI
HELBURU DIDAKTIKOAK
1. Unibertsoa nolakoa den, eta Unibertsoa eta planeta eta konstelazio nagusiak zeintzuk diren jakitea.
2. Unibertsoko distantzia ikaragarriak erabiltzen eta datu horien guztien bitartez kalkulu xumeak egiten ikastea.
3. Eguzki Sistemaren osagaien, ezaugarrien eta higiduren berri izatea.
4. Gauez zeruari begiratzeko interesa eta gaitasuna garatzea, eta bertako hainbat objektu hautematen ikastea.
EDUKIAK
Kontzeptuak
§ Unibertsoaren ikuskera, osagaiak eta sorrera. (1. helburua)
§ Tamainak eta distantziak Unibertsoan. (2. helburua)
§ Eguzki Sistema: huraxe osatzen duten konstelazioak, planeten ezaugarriak, astroen higidurak. (3. helburua)
Prozedurak
§ Eguzki Sistemaren eskemak, irudiak, osagaiak, ezaugarriak eta higidurak interpretatzea. (3. helburua)
§ Ezagutza matematikoak aplikatzea, kalkulu-problema xumeak ebazteko. (2. helburua)
§ Zeruari begiratzeko ezagutzak aplikatzea. (4. helburua)
Jarrerak
§ Unibertsoko distantzia ikaragarriez jabetzea, eta Unibertsoan ziurrenera dauden milioika planetetatik gurea bat baino ez dela ulertzea. (2. helburua)
§ Gauez zeruan objektuak ezagutzeko interesa agertzea. (4. helburua)
Ikasleen abiapuntua ikertu
Hasiera batetan, haurrak borobilean jarriko dira eta planetei buruz zerbait dakiten galdetuko diegu. Umeek nahi dutena esango dute eta ez badute ezer esaten elkarrizketa galdera desberdinen bidez bideratuko dugu.
· Zer uste duzue dagoela zeruan?
· Ilargia, eguzkia eta izarrak bakarrik daude?
· Planetak nun daude?
· Badakizue nolakoak diren?
· Ikusi duzue noizbait baten bat?
Ondoren, bere jakintza handitzearren erabilgarriak izan daitezke ESKOLA 2.0 bitartez ikasle bakoitzak duen ordenagailua erabiltzea. Irakasleak bideratuko du bilatze hau. Nondik joan eta zein puasutatik abiatu.
Haurren jakin nahia piztu (motibazioa landu)
Ikasketa haur bakoitzaren neurrira egokituko da, motibazioa piztea helburu duten jardueren bitartez, beren esperientziak azaltzeko bidean jarri behar dira ikasleak eta gaiarekiko, planetekiko eta konstelazioekiko interesa piztu. Ezin dugu ahaztu umeen gustoak kontutan eduki behar ditugula jarduerak prestatzerako orduan, horregaitik ekintza erakargarriak prestatzen saiatuko gara.
Gelan ariketa desberdinak egiteaz gain, hau da fitxen bidez, jolasen bidez eta behaketaren bidez, oso interesgarria iruditu zaigu Donostiako planetariumera irteera bat egitea. Horrela ikasketa ez da mugatzen soilik gelara.
Ebaluazioa “errubrika” baten bitartez zehaztu
EKINTZAK
1.Ekintza
Haurrak borobilean jarriko dira eta Eguzki Sistemari zer buruz zerbait dakiten galdetuko diegu. Umeek nahi dutena esango dute eta ez badute ezer esaten elkarrizketa galdera desberdinen bidez bideratuko dugu.
v Zer uste duzue dagoela zeruan?
v Ilargia, eguzkia eta izarrak bakarrik daude?
v Planetak nun daude?
v Badakizue nolakoak diren?
v Ikusi duzue noizbait baten bat?
Umeekin izandako elkarrizketa hau zertarako izan den azalduko diegu eta beraiek dakiten informazioarekin eskema labur bat egingo dugu.
Ondoren VOKI bitartekoa erabiliaz, zein planeta dauden eta ezaugarri nagusienak emango dizkiegu.
Ondoren fitxa bat emango diegu Eguzki Sistemako marrazki batekin eta taldeka planeta bakoitzari izena jarri eta margotuko dute paretan jarri ahal izateko.
Errekurtso materialak
- Ordenagailuak: Voki
- Fitxa
- Margoak
1. Ekintza
2.Ekintza
Abesti bat erakutsiko diegu planetekin loturik dagoena. Hau, sokasaltoan aritzeko ere erabiltzen da, beraz gu ere horrela arituko gara. Abestiaren erritmoa jarraituz salto egin beharko dute haurrek. Honekin planeta bakoitzaren kokapena errepasatuko dugu.
Abestiaren letra ezaguna dutenez jolasteko orduan ondo menperatuko dute beraz, abestia errepasatu ondoren, jolasa irakatsiko diegu.
Hona hemen nola jolastuko dugun.
1.- Bi taldekide gomaren barnean kokatuko dira, hankekin gomari eusten diotela. Beste taldekide batek goma alde batetik bestera zeharkatu beharko du abestia abestu eta honako mugimendu hauek eginez.
v ZENBAT DIREN: Eskuineko hanka sartu eta ondoren ezkerrekoa
v PLANETAK: Ezkerreko hanka atera eta ondoren eskuinekoa
v EZETZ: Eskuineko hankarekin goma heldu eta beste gomaren gainetik pasa
v JAKIN: Ezkerreko hanka sortu den hirukian sartu.
v O(RA)IN: Eskuineko hanka atera
v BERTAN: ezkerreko hanka atera.
v
2.- Hasierako tokira itzultzerakoan 1,2,3 eta 4 mugimenduak errepikatuko ditu abestiaren honako bi esaldi hauekin:
v BEDERATZI BIRIBIL: (1eta 2)
v GALDU BARIK HOR DABILTZ (3eta 4)
v MERKURIO,ARTIZARRA (1 eta 2)
v LURRA,MARTE, JUPITER (3eta 4)
3.- abestiaren azkenengo zatian mugimenduak aldatu behar dira:
v SATURNO,URANO,NEPTUNO: Eskuineko hanka gomaren barrura bi aldiz sartu eta atera,ezkerreko hanka goma kanpo dagoela.
v PLUTON URRUN: Eskuineko hanka sartu eta ondoren ezkerrekoa.
v ETA AZKEN: Ezkerreko hanka atera eta ondoren eskuinekoa.
4.- Mugimendu guztiak akatsik gabe eginez gero, abesti osoa berriro errepikatuko da baina oraingo honetan goma gorago igota, hau da, bigarren posizioan: zangarretan. Honela pixkanaka goma igoz joango da.
Errekurtso materialak
- Gomak
2. Ekintza
3.Ekintza
Ondoren egingo den ekintza guztietan aurreko marrazkia gogoratuko diegu aldez aurretik daukaten informazioa kontutan hartuta. Umeek ondo ikas ditzaten azaltzen diren planeta eta datu garrantzitsuenak.
Ondorengo ekintza behaketa ekintza izango da. Konkretuki gaueko izar ezberdinen konstelazioen marrazkiak azalduko ditugu.
Andereinoak konstelazio bakoitzaren irudia erakutsiko du eta zeruan non aurki daitekeen ikusi. Adibidez:
HARTZ NAGUSIA eta TXIKIA CASSIOPEA
CEPHEUS LEO
ORION PEGASUS
Ekintza hau bukatzeko ikusi dutenaz hitz egingo dugu eta andereinoak honako galderak egingo ditu ere:
v Zein da gehien gustatu zaizuena?
v Zeinek dauka izen politena?
Saio amaieran eta etxerako bi gauza eskatuko zaie:
1) Planetei eta izarrei buruzko informazioa bilatzeko eskatuko diegu ordenagailuan horretarako irakasleak egindako MINDOMO bitartekoa erakutsiko diegu (izar eta planetei buruzko informazioa duena), eta etxean ere beste informazio gehiago ekartzeko eskatuko diegu, nahi duten informazioa izan daiteke, bitxiena, bereziena,... Honetarako anai-arreba, guraso... edo edozein helduren laguntza eskatzeko esango diegu. Daukaten informazio guztiarekin mural bat egingo dute.
2) Emango zaien fitxa kontutan hartuta, gauean ikusi dituzten konstelazio ezberdinak markatzeko beti ere guraso edota heldu baten laguntzaz egin dezatela esango diegu. Azkenengo mural horretan itsatsiko dute emaniko fitxa.
Errekurtso materialak
- Konstelazio marrazkiak
- Ordenagailuak: Mindomo
- Fitxa
- Ikasleak informazioa zabaltzeko dakartena: liburu, aldizkari, errebista…
3. Ekintza
4.Ekintza
Jarduera honetan, etxeko lan bezala bidalitako konstelazio ezberdinak zeintzuk diren azalduko dute klasean haurrek. Hau da, aurreko gauean zeruan identifikatu dituzten konstelazio ezberdinak eta ondoren ordenagailuan orri batetan marrazteko eskatuko diogu haur bakoitzari.
Errekurtso materialak
- Ordenagailua
4. Ekintza
5. Ekintza
Ikasi dugunaren inguruan ariketa desberdinak egingo ditugu, frogatzeko zenbat ikasi duten, ikasleentzat interesgarria izan den jakiteko. Aldez aurretik irakasleak planeta bakoitzaren argazkiak izango ditu eta umeek klasean egin dituzten konstelazio ezberdinak paper batetan inprimatuko ditu. Ondoren, honako ariketak egingo ditugu:
Taldean gaudela ume bakoitzari planeta edota konstelazio baten izena esango diogu, banan-banan altxatuko dira eta horri buruz dakiten guztia antzeztu beharko dute.
Errekurtso materialak
- Planeten argazkiak
- Konstelazioen argazkiak
5. Ekintza
6.Ekintza
Gaur azkenengo aldiz emango diogu errepaso bat planeta eta konstelazio izenei, horretarako mugimenduzko jolas batzuk egingo ditugu eta hauen bidez gogoratuko ditugu aurretiko ikasitako guztiak:
1. JOLASA
Gelatik kanpo egingo dugu mugitzeko leku gehiago edukitzeko eta gustorago egoteko. Eskolako patioan zehar paretan planeten fitxak pegatuko ditugu, sakabanatuta, orduan andereinoak planeta edota konstelazio baten izena esaten duenean guztiak fitxa dagoen lekura abituako dira korrika, lehena iristen denari puntu bat emango zaio eta 10 puntutara iristen den lehenak irabaziko du.
2. JOLASA
Ondoren bikote eta hirukoteetan banatuta, 9 talde sortuko ditugu, bakoitzak planeta baten izena izango du, adibidez:
Iker eta Josune, Marte izango dira
Eneritz eta Malen, Jupiter izango dira.
Markel eta Jon , Saturno izango dira.
...
Guztiok borobilean gaudela irakasleak honako gauzak esango ditu:
- Marte eta jupiter elkartu! orduan Iker, Josune,Eneritz eta Malen korroaren erdian elkartuko dira.
- Saturno lurrean eseri eta txalo bat eman.
- Lurra, lau salto eman.
- Merkurio, korroaren inguruan buelta bat eman.
- ...
Andereinoak egin beharrekoa gero eta azkarrago esango du, jolasa gero eta zailagoa izateko.
Konfunditzen den bikotea edo hirukotea jolasetik kanpo geldituko da, berriz hasi arte.
3. JOLASA
Ikasle bakoitza planeta bat izango da. Bata eguzkia izango da, bestea, Merkurio, beste bat Artizarra... Irakasleak “ya” esatean, 9-naka elkartu beharko dira, talde bat osatu behar dute, talde bakoitzean planeta ezberdin bat egonez eta ondoren lerroan kokatuko dira planeten ordena kontutan hartuaz, lehen egiten duen taldeak irabaziko luke.
7.Ekintza
Gaur gure planeta Lurra sakonkiago ezagutuko dugu, hain zuzen ere bertan bizi garelako. Munduko bola eramango dugu gelara, umeek beraien planeta ezagutu dezaten. Hau behatzeko eta manipulatzeko 5 minutu utziko diegu.
Ondoren talde txikietan jarriko dira eta lurrari buruz arituko dira hizketan eta dakiten guztia idatziko dute. 10 minutu egongo dira horretan eta jarraian 15 minutuetan horretaz arituko gara kolektiboan gaudela, guztion artean. Andereinoak ere datu desberdinak eta umeentzat berriak direnak emango ditu.
Adibidez:
- Lurra urdina eta zuria da espaziotik begiratuta
- Ur likidoa dagoen planeta bakarra.
- Bizitza egotea posiblea da eguzkitik datorren beroa eta argiari esker.
- Eguzkiaren inguruan mugitzen da.
- Zure planeta zer astro-sistematan dagoen.
- Zergatik ez dira erabilgarriak gure eguneroko bizitzako distantzietan erabiltzen ditugun luzera-unitateak (adibidez, metroa eta kilometroa) Unibertsorako aplikatzen saiatzen garenean?
- Zer neurketa-unitate erabili beharko genituzke eta zeren baliokide dira?
- Lurra planetan lurrintzen den ura, ondoren lainoak,euria,erreka elurra…bezala jausten da.
- Azaldu zertan diren desberdin Eguzki Sistemako planetek egiten dituzten errotazioeta translazio-higidurak
- Lurraren mugimendua eta ilargiarena.
Klase amaieran fitxa bat emango zaie emandako datuetan oinarrituz bete behar dutena.
Errekurtso materialak
- Munduko bolak
- Datu ezberdinen orriak
- Betetzeko fitxa
7. Ekintza
8. Ekintza
Saio hau, modu dibertigarrian egiteko ipuin interaktibo bat egitea eskatuko zaie Storyjumper-aren bitartez orain arte ikasi dutenari buruz. Ikastetxeak duen Blog-ean sartuko dugularik.
Gainera, talde ezberdinak egingo ditugu gelan. Irakasleak prestaturiko Scratch baten bitartez galderei erantzuten jakin beharko dute.
Adibidez:
- galdera talde batentzako: Planeta handiena da???
Informazio guzti hori aldez aurretik klasean erakutsitako MINDOMOAN aurkitu dezakete.
Errekurtso materialak
- Papera
- Ordenagailua: Storyjumper eta Scratch
8.Ekintza
9.Ekintza
AZKENEGO EGUNA HELDU DA, honek esan nahi du gaur txangoa bat egingo dugula. Donostiako planetarium txikira joango gara, Saioa 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat da batik bat. Lehenik eta behin, aurkezpen bat egingo digute eta oinarrizko kontzeptuak erakusteko, eta, gero, kupulara sartuko gara jarduera interaktibo batean parte hartzeko. Ondoren, saioan ikusitako edukiak lantegi didaktikoan landuko ditugu fitxen eta jolas didaktikoen bidez.
Animatzaile batek lagunduta, haurrek aktiboki parte hartzen dute beren neurrira eginiko abentura ahaztezin batean. Umeek pertsonaia sinpatikoak ezagutzen dituzte, zeruko izar distiratsuek kontatu nahi dizkieten istorioak entzuten dituzte eta asko ikasten dute: adibidez, egunaren eta gauaren arteko diferentzia, eguzkiaren eta ilargiaren jolasa eta planeten ibilbidea.
Goizean 10etan autobusa hartu eta Donostiara abiatuko gara, umeek eguneko bazkaria eraman beharko dute. Hara helduko gara eta parke batean pixkat jolastuko dute umeek, 12:30etan bazkaldu eta 13:30etan Donostiako Planetarium Txiki dibertigarrira joango gara oso egokia izaten da umeentzat, lehenego esperientzia izaten dute astronomiaren mundu liluragarriarekin.
Errekurtso materialak
- Bazkaria
9.Ekintza
Denboraren kudeaketa
Unitate didaktiko hau 4 astetarako prestatuta dago eta astean hiru bider emango dugu natura. Astelehen, Asteazken eta Ostiralean hain zuzen ere. Horrek, 9 jarduera edo saio prestatzea dakar, saio bakoitzaren iraupena 50 minutukoa izango da. Txango izan ezik, honek egun guztirako irteera egitea suposatzen du.
Unitate didaktiko honi dagozkien ariketei eskaintzen zaizkien denbora malgua da, irakasle bakoitzaren planteamendu pedagogikoetara eta taldearen, ikasleen, ezaugarrietara moldatu behar baita.