martes, 22 de junio de 2010






Scratch Project

HELBURU HEZITZAILEAK
· Ikasleak autonomoak bultzatu
· Ikasle kritikoak bihurtu
· Ezagupenaren berreraikuntza bultzatu
· Funtzio konpensatzailearen garapena
· Ezagupen eta esperientziaren berreraikuntza
· Parte hartze aktiboa
· Helduarorako prestakuntza
· Lan mundura sartzeko prestakuntza
· Bizitza publikoan esku-hartzeko hiritarraren formazioa

LANDUTAKO GAITASUNAK
Pertsonek, norberaren errealizazioa eta garapena lortzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko gaitasun hauek landu behar dituzte:
· Ezagutzen ikastea
· Egiten ikastea
· Elkarrekin bizitzen ikastea
· Izaten ikastea

NORI ZUZENDUA
Ikasle zein irakasleei zuzendu daiteke. Ikasleentzat hainbat kontzeptu ikasteko gauza erakargarria dela uste dugu. Horretarako, irakaslea izan behar da Scratch-a proposatu behar duena landu beharreko kontzeptuekin, joko moduan prestatu dezake eta modu honetan ikasleek ikasi dezakete. Aipatu bezala, joko moduan egin daiteke edota azterketa moduan. Kontzeptu ezberdinak ikasteaz gain, jokotarako bakarrik ere balio dezake. Hala ere, guk helburu hezitzaile bat ematea nahiago dugu eta horretarako prestatu dugu gura lana.
Ikasleen adinaz mintzatu behar bagara, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzan erabili dezakegula uste dugu, adina aurrera doan heinean bere konplexutasunean sakonduaz.
Irakasleentzat elementu baliogarria izan daiteke. Kontzeptu ezberdinak irudien bitartez eman dezakete, jadanik jakin badakigu ikasleek gehiago ikasten dutela irudien bitartez clase magistral baten ordez.

ABANTAILAK
Lehen aipatu bezala, ikasleen erretentzia ikasterako garaian handiagoa da irudiak ikusten badituzte, horregaitik elementu hau baliogarria izan daiteke hezkuntza sistemarako. Ikasleek ez dute prestakuntza handirik behar bere erabilerarako. Elementu dibertigarria eta motibagarria dela iruditzen zaigu eta azkenean hori lortzea oso garrantzitsua da ikaskuntza prozesurako, ezinbestekoa baita ikasleak engantxaturik izatea.

1 comentario: