lunes, 21 de junio de 2010

STORY JUMPER

http://www.storyjumper.com/book/index/399632/hasoio


HELBURU HEZITZAILEAK

• Ikasleak autonomoak
• Ikasle kritikoak
• Ezagupenaren berreraikuntza
• Funtzio konpensatzailearen garapena
• Ezagupen eta esperientziaren berreraikuntza
• Parte hartze aktiboa
• Helduarorako prestakuntza
• Lan mundura sartzeko prestakuntza
• Bizitza publikoan esku-hartzeko hiritarraren formazioa
• Espazioaren jabekuntza eta koloreen erlazioa
• Imajinazioa lantzea
• Azaltzen eta argudiatzen trebatu


LANDUTAKO GAITASUNAK

Pertsonek, norberaren errealizazioa eta garapena lortzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko gaitasun hauek landu behar dituzte:
• Ezagutzen ikastea
• Egiten ikastea
• Elkarrekin bizitzen ikastea
• Izaten ikastea


NORI ZUZENDUA ETA ABANTAILAK


Story Jumper lehen hezkuntzako umeen idazteko gaitasuna lantzeko aukera paregabea da. Lehengo bi zikloetarako aproposa izan daiteke, eta kontuan hartuta ikasleen adina eta gaitasunak arlo honetan, berari egokitutako lana egin ahal izango du. Hasiera batean, programan agertzen diren irudiak eta ondoak erabiliko ditu, eta geroago, bere kabuz bilatutakoak txertatu ahal izango ditu, ipuinaren formatoa ere aldatu ahal izango du…
Programa honekin istorioak idaztean, irudimena lantzen dute, hiztegia zabaldu egiten dute, eta dibertituko dira. Gainera, beraien autonomia lantzeko bide oso egokia da, eta beraiek bakarrik egindako lanaren emaitzak ikusi ahal izango dituzte. Gainera, klasekoen lanak ikusteko aukera izanda, autokritika landuko dugu, eta ikasleek lan bera egiteko modu ezberdinak ikusiko dituzte, hurrengo lan baterako ideiak eskuratuz.
Espazioaren kontrola ere landu egingo dute irudien tamainak aukeratzerakoan, guztien arteko orekari arreta jartzean.
Gainera, landu nahi dugunaren arabera, ipuinaren edo idazkiaren hautatu dezakegu, eta nahi ditugun argazkiak txerta ditzakegu.
TUTORIALA
-Nola erregistratu story jumper-ean
Watch live streaming video from egunon at livestream.com
-Nola sortu ipuina
Watch live streaming video from egunon at livestream.com

1 comentario: